Irteerak:

      

Ikasturtean zehar, irteera batzuk antolatzen ditugu, bai mendira eta bai ekintza desberdinak egitera edo toki desberdinak ezagutzera (Aquarium, Tirolinak, Kobazuloak, Txuriurdin...).Irteera hauen helburuak, natura  eta gure ingurunea ezagutzea, ume eta helduen arteko harremanak estutzea eta guztiok euskaraz mintzatzeko beste txokoa edukitzea dira.