Korrika:

korrika

Larreaundiko Eguzkitza ikastetxeak eta  IGEk 2009an hasi zen gure hiritik Korrika pasatzerakoan kilometro bat hartzen, euskararekiko duen konpromisoaren erakusle moduan.
Korrika, AEK-k antolatuta, bi urtetik behin, Euskal Herrialde guztietan egiten den euskararen aldeko maratoia da. Euskararen aldeko kontzientzia piztea xede duelarik eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko diru biltzea helburu. 1.980. urtean hasi zen. Euskal Herria zeharkatu zuen eta ordundik euskararen alde egiten den ekimenik jendetsuena da. 2.000 kilometro baina gehiago euskaren alde, gau eta egun gelditu gabe, adin eta mota guztietako korrikalariren eskuetatik pasako den lekukoarekin bat. Lekuko honetan, korrika helmugara iristean euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordurarte sekretupean gordetzen dena.

Ipuin Kontalaria ekintzaren helburuen artean umeen irakurtzeko zaletasuna bultzatzea eta ikastorduetatik kanpo euskaraz gozatzea nabarmentzen dira.  Ipuinaren  helburu nagusia ondo pasatzea da, hau da,  sentsazioak sumatzea , emozioak bizitzea, gozatzea. Saio hauen  bidez ipuin desberdinak ezagutzen dira, hiztegia aberasten da,  olerkiak, asmakizunak eta kantak ere ezagutzen dira eta euskararekiko interesa sendotzen da, ipuinen kontaketan parte hartuz.  Horretarako hilabetean behin Ipuin Kontalariaren saioa egiten da, batzuetan ipuin kontalari profesionalarekin eta beste batzuetan ikasleen guraso boluntarioekin