Konstruktibismoa

Konstruktibismoa (pedagogi)

 

Konstruktibismoa pedagogi korronte bat da, eta defendatzen du ikasleari tresnak eman behar zaizkiola egunero aurre egin beharreko egoera edo testuinguruetarako bere prozedurak eraikitzeko aukera emango diotenak. Horrela, ikasleak ezaguera berriak bereganatzen ditu, ikasten jarraitzeko aukera emango diotenak.

Honako hauek dira konstruktibismoaren puntu esanguratsuenak:

- Gizabanakoaren eraikuntza: Ikaskuntza nork bere burua eraikitzeko prozesu gisa ulertzea, ikasgelan gauzatzen den banakoen eta taldeen arteko elkarreraginaren bidez. Taldea-ikasgela eta ikastetxea, horrela, ikasteko oinarrizko erreferente eta eragileak bihurtzen dira.

-   Erritmoak eta erak: Ikasle bakoitzak dituen eraikitzeko eta ikasteko erritmoak eta erak errespetatzea.

- Abiapuntua: Norberak barneratu eta eraiki dezakeen ikasketa dakienak eta ikasteko prozesuaren kalitateak baldintzatuta dago.

- Motibazioa: Gaiarekiko jarrera, bai irakaslearena bai ikaslearena, ikasteko oinarrizko elementua da. Funtsezkoa da ikaslearen interesa antzematea. Gogoetarako, eztabaidarako eta besteen iritziak eta jakintzak baloratzeko jarrera sustatu behar da.

- Ikaskuntza kooperatiboa: Ikasketa kooperatiboa gaia ikasteko jardueraren eta testuinguruaren ardatza da.

-      Autonomia: Ikaslearen autonomiari garrantzia emanez sustatzen da gaia.

-   Taldea: Talde-lana eta ikasleen arteko elkarrizketa tresna garrantzitsuak dira eraikitze-lanean (ikasketa dialogikoa). Lan konstruktibistaren asmoa da norberak ahalik eta gehien eraikitzea, bere aukeren arabera. Elkarrizketan jardutea ikasteko lankidetzan jardutea da.

 

Eredu honek aldaketa dakar irakasleak ikasgelan duen paperean. Ikasleei bere ezagutzak ematen dizkion instruktorearen paperak bide egiten dio ikasleen arteko lankidetzaren bitartekotzari, eta ikasteko prozesuan laguntzeko hitz egiten duen pertsonari.

Ezagutzak bereganatzera bideratutako heziketa bat baino, gazteentzat eguneroko bizimoduan era autonomoan konpontzeko erabilgarri gertatzen zaizkion trebetasun eta abileziak garatzera bideratutako heziketa. Hots, "jakiteaz" gainera, ikasleek ezagutzak benetako testuinguru batean aplikatzen jakin behar dute, ikasitakoa ulertu eta gaitasuna eduki ikasketa desberdinak integratzeko, harremanetan jartzeko eta era praktikoan erabiltzeko egunero aurre egin beharreko balizko egoera edo testuinguruetan.

 

 

 

Irakasteko metodoen birformulazio osoa dakar. “Jakitetik” “jakiten egitera”, “ikastetik” “ikasten ikastera”; helburua da ikasleak oinarrizko gaitasunak bereganatzea helduen bizimodura eta lan-merkatura modu onean sartzeko. Gaitasun horiek eskuratuta, ikasleak bere buruaren garapena lortu ahal izango du, herritartasun aktiboa gauzatu, heldu-bizimodura ondo sartu eta gai izan bizitza osoan etengabe ikasten joateko.

 

 

 

Funtsezkoa da “pazientzia pedagogikoa”, gure ikasleak izan daitezen eraikitzaile eta berreraikitzaileak eta ikasi dutena zentzu eta esanahi beteko ezagutza erabilgarria eta funtzionala bihur dezaten.